an eginez San Anton mendiari bira eman beharrean, Malkorkeko badia inguratzea erabaki dute gaur goizean antolatzaileek, itsasoaren egoerak egokiak ez zirelako. Proba ezberdina izangatik ere, gogotsu eta ausart bertaratu dira herriko nahiz inguruko 250 igerilari, eguraldi eguzkitsua eta giro ederra lagun zutela. Ibilbidea bestelako izan den arren, iazko txapeldun Haigor Aranguren eta Ana Vega donostiarrek irabazi egin dute beste behin.
Araguren hasieratik jarri da buruan, Alex Ojanguren donostiarrarekin batera, eta metroak aurrera joan ahala, atzeko multzoarekiko aldeak handitu ditu bikoteak. Parez pare egin dute ia proba osoa, baina Aranguren indar puntu gehiagorekin iritsi da bukaeran hondartzara, eta korrika bizkor eginez, bera izan da irabazlea, 28:15eko denbora eginez. Ojanguren zazpi segundora helmugaratu da. Mikel Iriondo ondarrotarrak osatu du podiuma, 30:43koarekin.
Ana Vegak aise irabazi du bere igeriketa saioa, kronometroa 32:02an utzita, eta, gainera, hamargarren postuan sailkapen orokorrean. Bere atzetik Maria Fernandez galiziarra heldu da, minutu eta erdira, bigarren postuan, eta bi minutura, hirugarren tokian, Izaro Goñi leaburutarra. Azken biek ere kontuan hartzeko sailkapena lortu dute, hamabigarren eta hamalaugarren bukatuz, hurrenez hurren.
Getariarren artean, Garikoitza Aldalur eta Mailaren Txueka izan dira bizkorrenak; Aldalur hamaseigarren izan da gizonezkoetan, 34:10eko denborarekin, eta Txueka hamazpigarren emakumezkoetan, 39:36koarekin.