San Anton mendiko parkeak jolas eremu berria du

Onintza Lete Arrieta 2023ko uztailaren 7a

San Anton mendian prestatu duten egurrezko parke berria. (Getariako Udala)

Azken egunetan egin dituzte lanak, eta udalak jakinarazi du dagoeneko erabilgarri dagoela. Iturzaeta herri eskolako haurren proposamenari tiraka egin du proiektua udalak.

Getariako San Anton mendian egurrezko jolas eremua atondu du udalak, eta dagoeneko erabilgarri dute herriko haurrek nahiz txangoa egitera joaten diren bisitari txikiek.

Azken egun hauetan egin dituzte lanak, eta udalak jakinarazi du Lurkoi enpresa arduratu dela lanez, eta 14.883 euro kostatu dela guztira. "Denbora luzean irauten duen egurra" erabili dute jolas parkea osatzen duten atalak egiteko.

Proiektua Iturzeta herri eskolako haurrek proposatu zutela azpimarratu du udalak, aurrekontuen inguruan udalak urtero herriko eragileekin egiten duen bileran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide