Getariako Malkorbe hondartzan ez bainatzea gomendatu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Gaur arratsaldean egin du gomendioa erakundeak, hesteetako enterokoko maila altua atzeman dutelako hondartza horretako uretan. Getariako Udalak jakinarazi duenez, bihar goizean aztertuko dute berriz ere Malkorbe hondartzako uraren kalitatea zer-nolakoa den.