Kenpo Kai arte martziala ikasteko aukera eskainiko dute uztailean Getarian eta interesdunek azken hiru egunak dituzte izena emateko. Izan ere, ekainaren 30en, ostirala, itxiko dute inskripzioak egiteko epea.
Zehaztu dutenez, 4 eta 18 urte bitarteko haur nahiz gazteei zuzenduta egongo da ikastaroa eta Itsaso Legorburuk gidatuko du. Astelehenetan eta asteazkenetan emango ditu eskolak 16:00etatik 18:00etara.
Izena eman nahi dutenek Sahatsaga kiroldegira jo dezakete edo Legorburu berari telefonoz deitu, herritarren eskura jarri baitu: 688 60 68 65.