Festak ez du etenik Getarian. Bart gauean eman zioten hasiera San Joan Suarekin eta danborradarekin eta gaur jarraipena ematen ari zaizkie Cristobal Balentziaga kalean. Eguerdirako gerturatu da jendea dohain banatu dituzten txistorra ogitartekoak jatera eta plaza dantzak jatera. Aurrez, eguraldi eguzkitsua aprobetsatuta hondan bainua hartu edota mendi buleta eman duenik ere izan da.
Edonola ere, datozen orduetan ere izango da zer egina aipatu kalean. 15:30etatik I. Mus Txapelketan murgilduta daude herritarrak eta 20:00etatik aurrera bertsoek hartuko dute lekukoa. Ondoren, afari herrikoia izango dute, bortsoekin lagunduta hori ere, eta, amaitzeko erromeria Izer eta Alabierren eskutik.