Euskal Herriko txoko gehientxuenetan bezalaxe suaren bueltan eman diote ongietorria udako solstizioari Getarian ere. Dena den, aurrez txokolatada eta danborrada ere egin dituzte herriko musika bandaz lagunduta. Eguraldia lagun giro onean ospatu dute bart gaueko festa eta gaur jarraipena emango diote Cristobal Balentziaga kalean.
Gauzak horrela, 12:00etatik aurrera txistorra ogitartekoak banatuko dituzte eta bien bitartean, plaza dantzak ere eskainiko dituzte. Arrsatdalean, berriz, Mus Txapelketa antolatu dute lehenengo aldiz 15:30etan hasita, eta umeentzako murala margotuko dute 18:00etan.
20:00etatik aurrera, berriz, bertso saioak izango dira tabernaren inguruan eta 20:30etan Afari herrikoia. Azken hau ere bertsolariek girotuko dute, eta, amaitzeko, erromeria eskainiko dute Izer eta Alabierrek.
Argazkiak: Artzape