Getariako Elkano 22. postuan sailkatu da munduko 50 jatetxerik onenen zerrendan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko ekainaren 21a

Getariako Elkano jatetxea. (Elkano jatetxea)

Aitor Arregik zuzentzen duen Getariako Elkano jatetxea berriz ere munduko 50 jatetxe onenen artean sartu dute.

Atzo egin zen Valentzian [Herrialde Katalanak] The World's 50 Best Restaurants egitasmoaren ekitaldia eta bertan munduko 50 jatetxerik onenenak izendatu zituzten. Aurtengoan ere onenen artean da Aitor Arregik zuzentzen duen Getariako Elkano jatetxea, 22. postuan hain zuzen ere. Iaz 16. postuan kokatu zen Getariako jatetxea, eta aurtengoan postu gutxi batzuk atzera egin dituen arren, munduko jatetxerik onenen artean dago, lehen 25 postuen artean, gainera.

The World's 50 Best Restaurants zerrenda osatzeko 1.040 aditu gastronomikoren iritzia hartzen du kontuan Britania Handiko hainbat komunikabide biltzen dituen William Reed enpresak; horien artean daude sukaldariak, ostalariak, kazetariak eta aditu gastronomikoak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide