Aitor Andonegi eta Karmele Martinez izan dira aurtengo Nerea eta Andoni II. Pala Memorialeko irabazleak. Neska eta mutilez osatutako hamabi bikotek jokatu zuten atzo txapelketa; guztira bederatzi partida jokatuko zituzten –bi prebia, final laurdenak, finalaurrekoak eta finala kontuan hartuta–.
Sari banaketaren ondoren, ekitaldi berezi bat ere egin zuten, lore eskaintza batekin eta globo jaurtiketarekin. Horrez gain, janari eta edariak jarri zituzten Berdura Plazan, lagun, senide, parte-hartzaile eta gerturatu zen ororentzat.