Izozki postua hiru urtez ustiatzeko izen emate epea zabaldu du Getariako Udalak

Onintza Lete Arrieta 2023ko eka. 10a, 08:30

Getariako izozki postuetako bat. (Getariako Udala)

Esleipena zozketa bidez egingo da datorren astean, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da langabezia egoeran egotea.

Getariako Udalak epea ireki du hondartzetako izozki saltokia hiru urtez ustiatu nahi duenak izena eman dezan. Esleipena zozketa bidez egingo da ekainaren 14an 13:00etan, eta online jarraitu ahalko da. Zozketan parte hartzeko beharrezkoa izango da langabezia egoeran egotea.

Malkorbe eta Gaztetape hondartzetan dauden postuak 2023an, 2024an eta 2025ean ustiatu beharko ditu, eta esleipendunak egin beharko du ur horniduraren, argindarraren, zaborren eta beharrezko konponketen kargu.

Esleipendunak tasa bat ere ordaindu beharko dio Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas gaineko zuzendaritzari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide