90 urteren bueltan dituzten bost getariar omendu dituzte aurten Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunek: Jacinto Isasti, Segunda Arruti, Ignacio Maria Esnal, Casimira Isasti eta Trinidad Otamendi. Isasi txistulariekin eta familiakoekin joan da plazatik parrokiara; Arruti geroxeago iritsi da elizara, hura ere familiakoekin. Gainerako hirurek etxean jaso dute omenaldia.
Ohiturari jarraituz, Meza Nagusiaren izan da aurrena, eta dantzariek ere parte hartu dute gaurko meza berezian. Meza ondoren, Salbatore Deuna Abesbatzak eta Getariako Musika Bandak kontzertua eskaini dute, eta ondoren, Zumaiako El Txoko de Mikel Bermejo jatetxean dira bazkaltzekoak hala nahi duten herriko adinekoak.