Euskal Jaian murgildu dira gaur Getarian, eta baserritarrez dotore jantzita atea dira kalera herritarrak. Goizean goizetik, txistularien eta trikitilarien doinuek festarako deia zabaldu dute herrian, eta eguerditik aurrera plaza dantzak izan dira protagonista. Mikro irekia ere izan da irrintzia botatzeko eta aurtengo irabazlea heldu mailan Erika Larrañaga getariarra izan da; 14 urtez azpikoen mailan, berriz, Larrañagaren seme Nour Camararentzat izan da saria. Haur ugarik parte hartu dute mikro irekian, eta argi utzi dute irrintzia botatzeko ohiturak baduela ondorengotza Getarian.