Bikotekide ohiak hildako emakumea gogoan, elkarretaratzea egin dute Getarian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko maiatzaren 18a

Emakumeen kontrako indarkeriarik ez! lelopean udaletxeko plazan bildu dira getariarrak. 

Arratsaldeko 19:30ean elkarretaratzea egin du Getariako talde feministak udaletxe aurrean, Emakumeen kontrako indarkeriarik ez! lelopean, pasa den asteartean Orion gertaturako hilketa gaitzesteko. Adin guztietako herritarrak bildu dira bertan, eta minutu batzuetako isilunearen ondoren, adierazpena irakurri dute talde feministako bi kideek. Idatziaren bidez azaldu dute emakumeen aurkako indarikeriak ez duela etenik izango "gizartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte” eta hori “gizarte osoaren arazo bat” dela. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide