Isidro Deunaren jaiak izan dira asteburu honetan Meaga auzoan

Andrea Zipitria 2023ko maiatzaren 14a

Isidro Deunaren eguna bihar izango da, baina Meaga auzoan asteburu osoko egitaraua prestatu dute. Atzo, ume jolasak izan ziren arratsaldean.

Isidro Deunaren jaiak ari dira ospatzen egunotan Meaga auzoan. Atzo, auzoko txikienek festaz gozatzeko aukera izan zuten; haur jolasak eta txokolatada izan ziren arratsaldean.

Gaur eta bihar, jarraipena izango du festak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide