Angulen trafikoaren kontrako polizia operazioan hainbat lagun atxilotu dituzte Getarian

Onintza Lete Arrieta 2023ko maiatzaren 10a

Angulak. (Utzitakoa)

EFE agentziaren arabera, Guardia Zibilak, Jendarmeriak eta Europolek egin dute operazioa Gipuzkoan eta Nafarroa Beherean. Goizean hasi dituzte miaketak Getariako, Oiartzungo (Gipuzkoa) eta Bidaxuneko (Nafarroa Beherea) hainbat enpresatan, eta EITBren arabera, 20 pertsona atxilotu dituzte guztira.

Guardia Zibilak, Jendarmeriak eta Europolek angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako polizia operazioa egin dute gaur goizean Gipuzkoan eta Nafarroa Beherean arrain produktuak banatzen dituzten enpresa batzuetan, tartean eskualdean, Getarian. EFE agentziaren arabera, hainbat lagun atxilotu dituzte Getarian. EITBren arabera, denera 20 lagun atxilotu dituzte operazioan. Oiartzunen (Gipuzkoa) eta Bidaxunen (Nafarroa Beherea) izan dira gainerako miaketak.

EFEren arabera, angula biziz beteriko kamioi bat atera dute Oiartzungo enpresatik, eta Nafarroako biltegi batera eraman dituzte, bizirik mantentzeko.

Oraingoz ez dute Getariako atxiloketen inguruko xehetasun gehiago eman.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide