Asteburu honetan ekitaldiz eta jarduera ugari izan dira Getarian, eta ez da aspertzeko betarik izan bertan. Gaur, esaterako, Dantzari Txiki Eguna ospatzen ari dira herrian, eta hainbat dantza talde bildu dira hitzorduan. Hala, eguerdian kalejira egin dute herrian barrena, eta frontoian ekitaldi bateratua eginez amaitu dute ibilbidea. Orain, guztiak elkarrekin bazkaltzen ari dira Berdura Plazan.