Bihar ospatuko dute Dantzari Txiki Eguna Getarian

Onintza Lete Arrieta 2023ko maiatzaren 6a

Duela hamarkada bateko Dantzari Txiki Eguna. (Artzape)

Arrantzale Eguna da bihar Getarian, baina herriko dantzari txikiek ere izango dute protagonismoa eguerdi partean, aurrena kalejira eginez eta, 13:00etan, emanaldia eskainiz frontoian.

Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute bihar eguerdi partean Getarian. Arrantzale Eguna ere bada, baina herriko dantzari txikiek hartuko dute protagonismoa 11:30 aldean, Sahatsaga goitik kaleetan zehar kalejiran ibiliko baitira.

Emanaldi nagusia frontoian egingo dute, 13:00etan, eta ondoren, 14:00etan, denek elkarrekin bazkalduko dute.

Beren egunari amaiera alaia emateko, erromeria izango dute bazkalostean.

Egitaraua

  • 11:20. Kalejira Sahatsaga goitik hasita, herriko kaleetan zehar.
  • 13:00. Emanaldia, frontoian.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 16:00. Erromeria Elizagoien ahizpekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide