Eguzkik salatu du Buceo Donostia elkarteko kideek katuarrainak hilik aurkitu zituztela atzo goizean Getariako portuko bokalean. Talde ekologistak uste du ontziren batek arrantzatu eta porturatu aurretik berriz itsasoratu zituela, "neurri egokirik edo interes komertzialik ez zutelako".
Getariako portuko bokalean katuarrainak hilik aurkitu dute gaur goizean Buceo Donostikoek, irudiotan ikus daitekenez. Marrazo txiki hauek ontziren batetik arrantzatu ondoren,berriz ere itsasoratu dituzte porturatu baino lehen, neurri egokirik ez edo interes komertziaik ez zutelako pic.twitter.com/i05ZRIos6K
— Eguzki (@EguzkiEH) May 1, 2023