Txirimiri Market azoka egingo dute asteburuan Getarian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko apirilaren 7a

Txirimiri Market azoka izango da asteburuan Getarian, Pop-Up store formatuan. (Txirimiri Market)

Euskal Herriko diseinu, artisautza eta moda arloko erreferentziazko bost marka bilduko ditu azokak larunbatean eta igandean, Elkano kaleko lehen zenbakiak irekiko duten Pop-Up store dendan.

Txirimiri Market azokaren bigarren edizioa egingo dute asteburuan Getarian. Aurreko urtean egitasmoak izan zuen harrera ona ikusita, aurtengoan berrikuntzekin iritsiko da. Pop-Up Store formatuan egingo dute azoka Elkano kaleko lehenengo zenbakian; hau da, astebururako soilik irekiko dute eta Euskal Herriko bost marka bilduko dira: Barock Jewlryk 3Dan inprimatutako bitxiak eskainiko ditu; KB sisters markak poltsak eta motxilak; Natural Killerrek kirol arropa eskaintzen du; Nilö Donostik moda diseinuak eta Qordattak bitxiak.

Azoka larunbatean eta igandean 11:00etatik 20:30era izango da zabalik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide