Joan den ostiralean Lapurdiko Getaria herrira joan ziren Iturzaeta Herri Eskolako LH6. mailako ikasleak, han Joseba Sarrionandiarekin solasaldia izateko Munduari bira eman zion ontzia liburuaz.
Museoan elkartu ziren, liburuarekin lotutako marrazki erakusketa aurrean. Elkano Fundazioko eta udaleko ordezkariak ere izan ziren.
Hitzak hitz egin du Sarrionandiarekin, ikasleekin, Iturzaetako zuzendariarekin, hango Getariako eskolako irakasle batekin eta Elkano Fundazioko lehendakariarekin.