Izurde bat hilda agertu zen atzo Getariako Malkorbe hondartzako uretan. 15:30 aldera jaso zuten herritar baten abisua, eta Gurutze Gorriak atera zuen bi metro luzeko gorpua uretatik.
Protokoloari jarraituta, izurdea EHUk Plentzian (Bizkaia) duen egoitzara eraman zuten, heriotzaren zergatiak aztertzeko.
Adituen arabera, nahiko ohikoa da urteko sasoi honetan izurdeak agertzea euskal kostaldean. Iaz, esaterako, Zumaiako Santiago hondartzan agertu zen izurde bat zaurituta. Azkenean, Gurutze Gorrikoek lortu zuten itsasora bueltatzea animalia.