Getariako EH Bilduk gaur arratsaldean aurkeztuko du maiatzeko hauteskundeetarako udal zerrenda

Onintza Lete Arrieta 2023ko martxoaren 17a

Getariako EH Bilduk herriko frontoian egindako ekitaldi bateko irudia.

Haritz Alberdi alkategai duen koalizioak lantalde berria aurkeztuko du herritarren aurrean, gaur Bista Onan egingo duten ekitaldian.

Getariako EH Bilduk prestatu du maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrenda, eta gaur arratsaldean egingo du aurkezpen ekitaldia herritarren aurrean.

Hitzordua Bista Onan izango da, 19:30ean. Haritz Alberdi alkategai duen koalizioak han aurkeztuko du lantalde berria. Eguraldi txarra bada, berriz, Berdura Plazan egingo dute ekitaldia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide