Abuztuaren 4tik 8ra bitartean ospatuko dituzte Salbatore jaiak Getarian. Egun horietan makina bat aukera izango da festa giroaz gozatzeko, gastronomia aldetik, baina baita kultur aldetik ere.
Hala, Getariako Udala ari da dagoeneko abuztuko festak antolatzeko lanetan, baina aurreko urteetan egin bezala, herritarrei, norbanakoei zein elkarteei, dei egin die beraien ideiak eta proposamenak aurkezteko.
Festetarako proposamenak dituztenek posta elektroniko bidez eman ditzakete, hemen. Epea, datorren igandean, martxoaren 19an, itxiko da.