Harritarteko inguruneko zorua konpontzeko lanak hasiko ditu bihar, astelehenez, Getariako Udalak. Bertatik igarotzen diren ibilgailu pisutsuek kaltetu egin dute zorua, eta haren konponketari ekingo dio orain udalak. Guztira, 4.416,56 bideratuko ditu lan horietara.
Konpontze lanak direla eta, astelehenetik ostiralera bitartean ezingo da Harritarteko aparkalekua erabili.