Ekainaren 1ean hasiko da berriro martxan Getariako Katrapuna plazako kantina, eta bost hilabetez lanean arituko dela aurreikusten da, Zarautz Jauregian egitekoak diren lanak direla tarteko, une batzuetan kantinako zerbitzua egokitu egin beharko bada ere.
Aurreko urteetan egin bezala, Getariako Udalak establezimenduaren kudeaketa hartzeko aukera zabaldu du. Interesdunek astelehenetik aurrera izango dute proposamenak aurkezteko aukera. Epea martxoaren 27an itxiko da. Deialdiaren informazioa hemen jaso daiteke.