Ostiral honetan, martxoak 4, Getarian izango da Beatriz Egizabal umoregilea Magma mia! bakarrizketa saioa eskaintzeko. Getariako Gaztetxean da emanaldia, 19:30ean hasita, eta feminismoa ardatz duen hizketaldia egingo du Egizabalek.
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, gerturatzen ari da, eta horren atariko antolatu dute ekitaldia Getariako Gazte Asanbladak eta Mariñak Talde Feministak.