'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso musikatu ikuskizuna, igande honetan Getarian

Onintza Lete Arrieta 2023ko otsailaren 28a

Iñurri elkartearen aldeko bertso saioa da igandekoa. (Iñurri elkartea)

Iñurri elkartearen aldeko bertso saio musikatu solidarioa da, eta sarrerak salgai Turismo Bulegoan. Bertsotan Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka eta Oihana Iguaran ariko dira, eta musikaz Ixak Arruti eta Gari Otamendi arduratuko dira. Gaiak jartzeaz, berriz, Amaia Agirre.

Minbizia dutenei eta haien ingurukoei laguntzen dien elkartea da Iñurri, eta haren aldeko bertso saio musikatua, berriz, Tabuen kutxatik oholtzara ikuskizuna. Bertsoak eta musika uztartuz, herriz herri dabiltza hainbat bertsolari Iñurri elkartearentzat dirua biltzen, eta igande honetan Getarian egingo dute geldialdia.

Oholtzara Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka eta Oihana Iguaran bertsolariak igoko dira, eta musikaz Ixak Arruti eta Gari Otamendi arduratuko dira. Gaiak jartzeaz, berriz, Amaia Agirre bertsolaria. 

Sarrerak eskuragarri daude, zortzi eurotan, Turismo Bulegoan. Lortutako diru guztia, esan bezala, Iñurri elkartearentzat izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide