Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Getarian etxe batean indarra erabiliz lapurreta bat egiteagatik, eta legearen kontrako beste jarduera batzuetan parte hartzeagatik. Ertzaintzaren arabera, atxilotuak 37 urteko gizon bat eta 34 urteko emakume bat dira. Hirugarren pertsona bat ere ikertu dutela ere gaineratu du Ertzaintzak. "Hainbat gauza, teknologia eta dokumentazioa lapurtu zituzten etxetik, eta dokumentazioa zerbitzuak kontratatzeko eta erosketak egiteko erabili zuten, lapurtutako agirien titularren lekua hartuta", azaldu du Ertzaintzak ohar batean.
Gertaera iazko azaroak gertatu zirela dio oharrak. Lapurrek "gailu elektronikoak, ibilgailuen giltzak, dokumentazioa, argazki kamerak, arropa eta etxeko hainbat gauza" eraman zituztela dio, baita gero giltzetako batekin ibilgailuetako bat erabili zutela.
Hernaniko Ertzain-etxetik abiatu zuten pasa den ostegunean amaitu zen ikerketa. eta egunean bertan atxilotu zituzten ustez inplikatuta dauden bi pertsona. Lapurtutako objektuak berreskuratu dituela ere azaldu du Ertzaintzak oharrean. Atxilotutako bikotea Azpeitiako Guardiako epaitegariaren eskuetan utzi zituzten.