Itsasargi energia komunitatea aurkeztuko dute bihar Getarian

Onintza Lete Arrieta 2023ko urtarrilaren 27a

Bitxilore bat eguzkitan. (Pixabay)

Energia arloan burujabeago izateko bidean, autokontsumoa eta energia bide berriak bultzatu nahian aritu dira azken hilabeteetan herrian bai Getariako Udala, bai hainbat eragile, eta bihar pauso berri baten aurkezpena egingo dute.

Itsasargi energia komunitatea aurkeztuko dute bihar eguerdian Getarian. Hitzordua Berdura Plazan da, 12:30ean, eta herritar ororentzat irekia izango da.

Energia arloan burujabeago izateko bidean, azken hilabeteetan autokontsumoa eta energia bide berriak bultzatu nahian aritu dira herrian bai Getariako Udala, bai hainbat eragile, eta bihar pauso berri baten aurkezpena egingo dute.

Itsasargi energia komunitatea zer den, zer helburu dituen eta hurrengo pausoak zein izango diren azalduko dute, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide