Umore ona izan da nagusi gaur eguerdi partean Getarian. San Anton eguna izaki, txakolin uzta berria aurkeztu dute, eta jendetza elkartu da frontoiko karpan zein inguruetan txakolinaz gozatzeko.
Getariako Txakolina sor-markaren ekitaldi instituzionala, berriz, Balentziaga Museoan egin dute aurtengoan.
Gainera, aurten, haurrek ere izan dute zer ospatua, kiroldegian herri-kirol jokoak prestatu baititu udalak beraientzat. Gozatua hartu dute bertan elkartu direnek.
UROLA KOSTAKO HITZAk bateko eta besteko protagonisten adierazpenak jaso ditu: bertsolari, talogile, omendu, agintari, txakolinzale, sommelier, boluntario nahiz herritar... gustura ziren denak.