Teila batzuk erori dira Getariako San Roke kalean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko urtarrilaren 17a

Suhiltzaileak bertaratu dira gaur goizean Getariara. (Onintza Lete Arrieta)

Hainbat gorabehera izan dira eskualdean, eguraldi txarraren ondorioz. Suhiltzaileak bertaratu dira Getariako San Roke kalera, eraikin bateko teilatua ikuskatzera, bertatik teila batzuk erori direlako. 

Eguraldi txarrak hainbat kalte eragin du eskualdean. Getarian, esaterako, San Roke kaleko eraikin bateko teilatutik teila batzuk erori dira, eta suhiltzaileak bertaratu dira eremura. Gaur, San Anton Eguna da Getarian, eta egun guztirako eguraldi txarra iragarrita badago ere, ez dute egitarauan aldaketarik egin, oraingoz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide