Datorren asteartea izango da Getariako San Anton jaietako egun handia. Herriko gazteek, ordea, ez dute zain egoteko gogorik izan, eta atzo bertan ekin zioten jaiak ospatzeari. Gazte Eguna izan zuten atzo Getarian. Poteoa, bazkari herrikoia eta kontzertuak izan zituzten. Tartean, arratsaldeari bosgarren martxa emanaz, Elektrotxorongo elektrotxaranga aritu zen kaleak berotzen.