Aitor Andonegi eta Karmele Martinez nagusitu dira Getariako VI. Pala Txapelketa Mistoan

Onintza Lete Arrieta 2023ko urtarrilaren 8a

Hamalau bikote aritu ziren atzo, larunbata, lagun arteko giroko txapelketa jokatzen Sahatsaga kiroldegian. 11:00etan hasi, eta 15:30 aldera amaitu zen lehia, txapelketako finalarekin. Leire Mendizabal eta Mikel Mendizabal zumaiarrek egin zuten bigarren, Aitor Andonegi getariarraren eta Karmele Martinez zarauztarraren kontrako partida galduta. Ondoren, parrilladaz gozatu zuten parte hartzaile guztiek.

Ondo pasatzea izaten da Getariako Pala Txapelketa Mistoaren helburua, eta atzo, eguraldi txarrari aurre eginez, horixe egin zuten seigarren edizioko parte hartzaileek.

Eguraldiagatik herriko frontoitik Sahatsaga kiroldegira lekualdatu zuten txapelketa, eta 11:00etan hasi zen lehen partida. Hamabost bikotek emana zuten izena, baina hamalau agertu ziren. Bikote kopurua kontuan hartuta, hamabi tantotara izan ziren partidak, baina amaitzerako 15:30ak jo zizkieten. Txapela Aitor Andonegi getariarrak eta Karmele Martinez zarauztarrak irabazi zuten, finala Leire Mendizabal eta Mikel Mendizabal zumaiarren kontra jokatuta.

Sariak banatu, eta parrilladaz gozatu zuten lehiaketako partaideek eta bertaratu ziren ikusleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide