Eskuzabalik hartu du Getariak Bizarzuri

Andrea Zipitria 2023ko urtarrilaren 4a

Erregeen karteroari berandu iritsi da Getariara, baina etxeko txikienek lanak ondo eginda zituzten eta Errege Magoei idatzitako eskutitzak Bizarzuriren postontzian sartu dituzte. Horren truke, gozokiak jaso dituzte.

Ume ugari bildu dira Getarian Bizarzuri agurtzeko. Bizarzuriren etorrera, 18:30ean aurreikusita bazegoen ere, aurrez bete da plaza ingurua. Umeei luze egin zaie itxaronaldia, izan ere, Bizarzuriri berandutu egin zaio. Aurrena, herri inguruan ibilaldi bat egin du karroza dotore batean, eta ondoren iritsi da Gudarien enparantzara, laguntzaile eta guzti. Bertan, eskuzabalik hartu dituzte. Kantuan hasi dira haurrk eta Errege Magoei idatzitako eskutitzak Bizarzuriren postontzian sartu dituzte, horren truke, gozokiak jasoaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide