'Belar hostoak' emanaldi berezia eskainiko dute iluntzean Iturzaetan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 27a

Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola musikariek Walt Whitman poemagile ospetsuaren lanak interpretatuko dituzte euskaraz Amaia Lasa olerkariarekin batera. 19:30ean hasiko da saioa.

Poesia eta musika uztartzen dituen emanaldia da Belar hostoak, eta Txomin Artolak 1978an kaleratu zuen diskoa du oinarri. Artolak Walt Whitman poemagile estatubatuarrak idatzi zuen Leaves Of Grass olerki sortako hainbat lan euskaratu eta abesti bihurtu zituen, eta, orain, Dani Venegasek, Andoni Etxebestek, Antxon Sarasuak, Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak osatzen duten boskoteak bere erara moldatu ditu.

Musikariek Amaia Lasa ere izango dute alboan gaurkoan, Whitmanen inguruan arituko da olerkari getariarra hainbat testu errezitatzen. Parte hartze zabala izango duen ikuskizuna izango da, beraz, 19:30ean Iturzaeta aretoan hasiko dena. Azken sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai bost euroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide