Olentzerok eta Mari Domingik ez zioten hutsik egin Getariarekin urtero duten hitzorduari. Beste behin, euskal mitologiako pertsonaiekin batera heldu ziren Sahatsaga Kaletik behera jaitsita. Hala, Galtzagorriak, Basajauna, Tartalo, Lamia... izan zituzten lagun. Frontoi parean, bien bitartean, haur andana zuten zain ilusioz gainezka.
Frontoira iritsita, Elkanoren monumenturako bidea hartu zuten handik Aldamar dorrera jaizteko gero. Bertan egin zuten geldialdia haurrak bana-banan agurtu eta beraien guunak jasotzeko.