Uxue Alberdik 'La Belle' ipuina aurkeztuko du gaur Getariako Liburutegian

Onintza Lete Arrieta 2022ko abenduaren 15a

'La Belle' ipuinaren azala. (Elkar)

German Rodriguez German txiki getariarra zenaren bizipenetan oinarritutako lana da. Horrek 40 urte baino gehiago egin zituen zirkuan lanean, La Belle izeneko pertsonaia interpretatuz. Hidalgo Garciak egin ditu ipuineko ilustrazioak, eta Elkarrek argitaratu du. Aurkezpena 17:00etan izango da.

Uxue Alberdik bere azken ipuina aurkeztuko du gaur 17:00etan Getariako Liburutegian: La Belle. Getariar baten bizipenak ditu oinarri istorioak, German Rodriguez German txiki-renak, "horiek fikzioz jantzi" dituen arren. Rodriguezek 43 urte egin zituen zirkuan lanean, La Belle izeneko pertsonaia interpretatuz askotan, eta lanetik erretiratu ondoren itzuli zen Getariara, Alberdi herrian bizitzen jarri zen garaian.

Orain, Alberdik istorio bat josi du "zirkuaren tristura eta lilura, fokuak eta itzala biltzen dituena".

Hidalgo Garciak egin ditu ipuineko ilustrazioak, eta Elkarrek argitaratu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide