Berdura Plaza bete jende, 'Zuek heben. Euskal Herriko atlas geopolitikoa' emanaldi berezian

Aitziber Arzallus 2022ko abenduaren 11

Mixel Etxekopar, Jean-Christian Galtxetaburu, Patxi Laskarai eta Pierre Vissler artistek, beren kantuez eta musikaz gain, ostegunaz geroztik Getarian bildu dituzten esanak, soinuak eta argazkiak erakutsi dituzte saioan.

Mixel Etxekopar, Jean-Christian Galtxetaburu, Patxi Laskarai eta Pierre Vissler artistek Zuek heben. Euskal Herriko atlas geopolitikoa emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Getariako Berdura Plazan, eta herritar ugari bertaratu zen saiora. Emanaldi berezia izan zen; izan ere, lau artistak ostegunaz geroztik herrian ibili dira getariarrekin hizketan eta haiek behatzen, atzoko saioa prestatzen. "Euskal Herriak, edo hobeki erran, euskal herriek eta herri-aldeek badute berez izen eta izana. Bakotxari zerk emaiten dio nortasun berezia? Errekako urak, duda gabe. Baina gehiago bizizaleek eta jende hauen eleek, mintzairak eta euskalkiak…". Atzoko emanaldian, beren kantuak eta musika eskainiko zituzten, eta baita Getarian bildutako esanak, soinuak eta argazkiak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide