Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, bertso afaria egingo dute Getariako Gazte Asanbladak eta Getariako bertso eskolak. Larunbat honetan izango da bertso afaria, 21:00etan hasita.
Txartelak Taxco tabernan daude salgai, eta hamabi euro balio dute. Bertsolariak, berriz, honakoak izango dira: Libe Goenaga, Danel Olano, Amets Aizpuru eta Aitor Zubikarai. Gaiak jartzen Itziar Laxalde ibiliko da.