'Esperantzaren fruituak' dokumentala ikusgai dago

Erredakzioa 2022ko azaroaren 27a

Getariako Arraun Elkartearen lehen traineruak, Esperantzak, denboraldi ahaztezina egin du: aurreneko aldiz lehiatu da Eusko Label ligan, bosgarren amaitu du denboraldia, eta hamarkada askoan lehenengo aldiz, Kontxan izan da. Emaitza horien atzean urte askoko lana dago, eta hori guztia jaso du Urolako Komunikazio Taldeak 90 minutuko dokumental honetan.

Joan den astean Getariako Iturzaeta aretoan estreinatu zen Esperantzaren fruituak dokumentala berrehun lagunen aurrean, eta gaur, herritar orok izango du ikus-entzunezkoaz gozatzeko aukera.

Getariako Arraun Elkartearen lehen traineruak, Esperantzak, denboraldi ahaztezina egin du: aurreneko aldiz lehiatu da Eusko Label ligan, bosgarren amaitu du denboraldia, eta hamarkada askoan lehenengo aldiz, Kontxan izan da. Emaitza horien atzean urte askoko lana dago, eta hori guztia jaso du Urolako Komunikazio Taldeak 90 minutuko dokumental honetan. Julen Imazek zuzendu du lana, eta Getariako Udalak babestu du.

Dokumentala telebistaz ikustea nahiago duenak, gaur, igandea, 21:30ean izango du horretarako aukera Erlo Telebistan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide