Andres Alberdi getariarra, euskaltzain oso izateko hautagai

Onintza Lete Arrieta 2022ko urriaren 30a

Itxaro Borda idazlea eta biak proposatu dituzte Xarles Bidegainen eta Andoni Sagarnaren hutsuneak betetzeko. Alberdi Filosofian lizentziaduna da, eta irakaskuntzan aritu da ia 40 urtez.

Euskaltzain oso izateko hautagaietako bat da Andres Alberdi getariarra, Euskaltzaindiak berak ostiralean jakinarazi zuenez. Itxaro Borda eta biak proposatu dituzte Xarles Bidegainen eta Andoni Sagarnaren hutsuneak betetzeko. 

Azaroan egingo duten osoko bilkuran jakingo da erakundearen erabakia.

Alberdi Filosofian lizentziaduna da, eta irakasle aritu da ia 40 urtez. Euskaltzaindiak berak nabarmendu duenez, getariarrak DBHko eta Batxilergoko Euskara eta Literaturako hogei ikasliburu eta gramatika baino gehiago prestatu ditu, Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko lantaldeko partaidea da,  Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Eskuliburua proiektuko batzordeburua, eta Euskara Batuaren Eskuliburua (2018) lanaren egilea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide