Azaroaren 25az hitz egiteko bilera irekia egingo du gaur arratsaldean Mariñak Getariako talde feministak

Onintza Lete Arrieta 2022ko urriaren 28a

Indarkeria matxistaren kontrako eguneko egitaraua herriko emakumeekin zehaztu nahi du taldeak, eta horregatik, gaurko bileran parte hartzera animatu ditu.

Getariako Mariñak talde feministak bilera irekia egingo du gaur 19:00etan Ulpiano aretoan. Gaia Azaroaren 25a izango da, hau da, indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna.

Taldeak azaldu du herriko emakumeekin partekatu nahi dituela ideiak, eta egun horretako ekitaldiak elkarrekin antolatu nahi dituela. Horregatik, bileran parte hartzera animatu ditu herritarrak. "Batu ditzagun indarrak aldarrikapen egun honen beharrik ez izateko!", adierazi dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide