Herriko hondartzak garbituko dituzte larunbat goizean Getarian

Onintza Lete Arrieta 2022ko urriaren 21a

Urritza aisialdi taldeak antolatu du Malkorbe eta Gaztetape hondartzak garbitzeko saioa. Haurrei eta helduei eskatu die jardueran parte hartzeko, eta izena emateko epea itxita badago ere, bihar 10:00etan da hitzordua.

Getariako Gaztetape eta Malkorbe hondartzak garbitzeko ardura hartu du Urritza aisialdi taldeak, eta egitasmoa herritarrengana zabaldu du, herriko haurrak eta gurasoak animatuz jardueran parte hartzera.

Hondartzak bihar goizean garbituko dituzte, 10:00etan hasita, eta aurreko egunetan izena emateko tartea zabalik eduki du aisialdi taldeak. Epea amaitu den arren, ziur azken uneko boluntarioak ere beso zabalik hartuko dituztela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide