Izar eta Hodei de la Hoz anai-arrebek hitzaldia eskainiko dute bihar, asteazkena, Getariako liburutegian, itsasoan beraiek bizi izandako esperientziak ardatz hartuta. Itsas bidaien esperientzi eta kontakizunak barkuan izenburupean, 18:00etan hasiko da solasaldia.
Bertaratu nahi duenak aurrez eman beharko du izena liburutegian bertan edo mezua bidalita liburutegia@getaria.eus helbidera. Izen-abizenak, telefono zenbaki bat eta adina zehaztu behar dira mezuan. Telefonoz ere izena emateko aukera badago, 943-89 61 47 zenbakira deituta (16:00etatik 20:00etara).