Ahuakate ondoak kateatu dira Euskal Herrian ere

Ainize Madariaga/Berria 2022ko irailaren 30a

Ahuakate ondoen ekoizpena zalu hedatzen ari da Euskal Herrian. Getariako Lahardi etxaldean duela hiru hamarkada hasi ziren; berrikiago bertze guziak. Bertako klimari eta lurrari ongi egokitzen zaie zuhaitza, baina arta bereziak behar ditu, sustut neguko malda igaiteko.

Xanpaina bezala, esperientzien zoriak sortu istripuzko edireiteak dira, zeinak gerora, lanaren temak findutako emaitza bilakatzen baititu, kalkulatutako istripuaren errepikapena. Ahuakate ondoak ere kasik istripuz ailegatu dira Euskal Herrirat. Haatik, haien ekoizpena, klima tropikalaren fruitua baino gehiago, arbolen zainketa artatsuak sortu izerdiarena da: ahuakate ondoak egokitu daitezke Euskal Herrian, fruitua ekar lezakete, baina negu dorpearen gainditzeko ezinbertzekoak zaizkio arta bereziak. Gainera, ez irudian, iragan den uda idorraren agorra haientzat ere ez da onuragarria.

Getariako Lahardi etxaldea da Euskal Herriko lehen ahuakate ekoizlea. Duela 38 urte abiatu zen istripua, Nikaraguan. Jon Goenagak han egin baitzuen ahuakate ondo "deigarri" harekin topo, lehentze. Baina «ezinezkoa» iruditu zitzaion orduan bere baserrian hazten ikustea. Alta, Kaliforniarat egindako bidaiak trenkatu zuen afera: hurbilagotik ezagutu baitzuen zuhaitza Goenagak, eta "baserri atarian proba bat egitea otu" zitzaion.

Hala, zuhaitza istripuz ezagutu bazuen ere, oraingo egunean daukaten ekoizpena "lan handiaren fruitua" izan dela azpimarratu du. Arbolen emankortasunak etxeko haur gehienaren sortzearekin bat egin zuen, duela hogeita hamar urte: "Lehen ahuakateak gure seme zaharrena jaio zenean jan genituen, 1994an. Etxera bisitan etortzen zen jendea asko harritzen zen fruta harekin. Gehienei higuin ematen zien".

Irakurri albistea osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide