Ikasturtea gaur bertan hasiko du Getariako Katukale irakurle taldeak. 18:30ean elkartuko dira Alondegian, Alice Munro Nobel saridunaren Hartza mendi gainera igo zen ipuina liburuaz solasteko. Uxue Alberdi idazleak gidatuko du saioa aurreko ikasturteetan bezala, eta taldean parte hartu nahi duenak zabalik ditu ateak. Irailetik ekainera izaten dira saioak, hilero, eta 30 euro kostatzen da ikasturtea.
Abendura arteko programazioa eta egutegia zehaztuta dute, eta honako liburuez ariko dira:
- Gaur, irailak 22: Hartza mendi gainera igo zen ipuina. Alice Munro.
- Urriak 25, asteartea: Bizitzea ez al da oso arriskutsua?. Joseba Sarrionandiarekin.
- Azaroak 24, osteguna: Eraikuntzarako materiala. Eider Rodriguez.
- Abenduak 22, osteguna: 13 ipuin, Luisa Carnes. Danele Sarriugarterekin.