Itsaso Legorburu: "Zenbat eta gehiago praktikatu kenpo-kai, gero eta gustukoago dut"

Mireia Galarza Bastida eta Onintza Lete Arrieta 2022ko irailaren 21a

Itsaso Legorburu getariar gazteak joan den ostiralean jaso zuen Sahatsaga kiroldegiko entrenamendu gelan kenpo-kai arte martzialeko gerriko beltzaren diploma. 18 urterekin hasi zen kirol hori praktikatzen lagun bati esker, eta ordutik buru-belarri dihardu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide