Ana Maria Benito ikerlariak Getariako badiako itsaspeko arkeologiari buruzko liburua ondu du, eta datorren igandean, hilak 25, aurkeztuko du Getarian bertan.
Hain zuzen ere, Bista Onan izango da aurkezpena ekitaldia, 12:00etan hasita, eta liburuaren berri jasotzeaz gain, musika emanaldi batetaz gozatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.
Doako ekitaldia izango da, eta aurkezpenera joaten den bakoitzak liburuaren ale bat jasoko du opari.