Getarian pintura tailerra antolatu du udalak. Manuel Fernandes artista getariarra izango da irakaslea, eta azarotik maiatzera egingo dute ikastaroa. Izena emateko epea datorren astean amaituko da, irailaren 28an, asteazkenean. Parte hartzeko udaletxean bertan eman daiteke izena, edo hara telefonoz deituta (943-89 60 24) edo korreo elektronikora idatzita (kultura@getaria.eus).
Tokia mugatua dela jakinarazi dute, eta beraz, jende gehiegik emango balu izena, zozketa egin beharko luketela. Alderantziz, gutxieneko jende kopurura iritsiko ez balira, ez lukete ikastaroa eskainiko.
Bilera eguna ere jarri dute ikastaroaz informatzeko: irailaren 28an bertan izango da, asteazkenean, 19:00etan, Alondegian.