"Arraunlariek egin dute dena; nire eragina txikia da"

Aitor Manterola/Berria 2022ko irailaren 16a

Eskerrak Getariako Arraun Elkarteko Jon Larrañaga "erreboteko entrenatzailea" izan zen. Duela lau urte "ezer jakin gabe" baiezkoa eman izana, gaitz erdi. Orduan hamabi arraunlariz hasi zen taldea gogoangarri aritu da uda honetan. Eta arnasa eman dio arraunari.

Laneko eguna Ibardin inguruan pasatu ondoren heldu da iluntzean herriko arraun elkartera Jon Larrañaga (Getaria, Gipuzkoa, 1979), traineruko entrenatzailea. Furgoneta aparkatu, jaitsi, arraunerako arropak han bertan jantzi, eta elkarrizketa eman dio Berriari. "Egunero izaten da horrela". Elkarrizketarena izan ezik, beste guztia.

Arrauna profesionalizatzen ari dela-eta hartu dira Kontxako Banderan arraunlariak eta zaleak bereizteko neurriak. Zure ibilera hauek ikusita, profesionalizazioa urrun ez ote dagoen...

Batzuk ariko dira profesionalizatzen. Kontxakoa aurtengoa gehiegizkoa iruditu zait, arrapala itxita edo erdi itxita edukitzea horrek kentzen dion guztiarekin. Gauza bat da mugak jartzea, arraunlariek lekua behar dutelako, baina hartutako neurri horiek atzerapauso latza iruditzen zaizkit. Guk Kontxan sartu nahi izan dugu zaleengatik ere bai, arrapalatik pasatzea jende artetik. Aurten, ezin. Gure semeari-eta pasatzen ez zieten utzi eta.

Gazte zinela sailkatu zinen zu lehen aldiz Kontxarako, 2001ean, Zumaia-Getaria taldean. Zuk bizi izandakoa ikusi diezu orain zure arraunlariei aurpegietan?

Bai. Betirako gogoratuko naiz lehen harekin, eta hauek ere bai aurtengoarekin. Baita ni ere. Orain dela hiru urte, Pedreñan irabazi genuen aurreneko bandera KAE 1 ligan, eta hura ere ez dut ahazteko. Bi egun handi horiek hor geratuko dira.

Zure bitartez lortu dute arraunlariek hori guztia. Zer sentitzen duzu horregatik?

Dena. Ez dut banderarik behar hauen poza ikusita. Arraunlariek egin dute dena. Bide bat irekita zegoen hemen, eta hor segitzea izan da. Nire eragina txikia da.

Zer dauka zurea talde honek?

Ez dut behin ere pentsatu. Arraun egiteko era izan daiteke, baina umetatik oso zehaztua ekartzen dute. Garbi neukan nola nahi nuen taldeak arraun egitea, eta hemengo bidetik ez naiz asko aldendu.

Irakurri elkarrizketa osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide