TKE ligako azken bi jardunaldiak asteburuan jokatuko dituzte: larunbatean Bermeon (Bizkaia) eta igandean Portgualeten. Bi estropada horiek ikustera joan nahi duten getariarrentzat autobusak antolatu dituzte, eta ostirala bitarte egongo da autobuserako izena emateko aukera, Harritarten. Egun bakoitzeko joan-etorria zortzi euro kostako da, eta antolatzaileek aurreratu dute autobusa betetzea ezinbestekoa izango dela zerbitzua eman ahal izateko.